La Caixaren Gizarte Ekintzak 10.000 euroko dirulaguntza eman dio udalari

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

La Caixako eta Gizarte zerbitzuetako ordezkariak. Utzitako argazkia.

Gizarte bazterketa arriskuan daudenei laguntzeko programak indartzea da laguntza hauen helburua. 10.000 euro horietatik zatirik handiena, 5.000 euro, haur eta familiekin lotura duten proiektuetarako bideratuko dituzte. 2.000 euro adinekoei zuzendutako proiektuetarako izanen dira, 2.000 euro larrialdi egoeretarako eta 1.000 euro Udalak gizarte lan babestua sustatzeko ekintzak bultzatu ditzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun