Aniz eta Berroetako gazteak etxez etxe dabiltza inauterietan

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Utzitako argazkia.

Urte berriarekin baterat bestaz ez aspertzeko Anizko inauteriak izan dituzte urtarrilaren 17an. Goizean Mendiarte kultur elkartean elkartu ziren Aniz eta Berroetako gazteak eta gosaldu ondotik etxez etxe ibili ziren puxkak biltzen: arrautzak, xixtorra, xingarra... etxe guztietan egonaldia egin ondotik, bildutako puxkekin afaria izan zuten elkartean. Larunbatean, urtarrilaren 24an, gauza bera eginen dute, baina hontakoan Berroetan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun