Dolores Redondo idazleak ireki du aurtengoan Nafarroako txotxeko sagardotegi denboraldia

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Lekarozko Larraldea sagardotegian ireki zuten urtarrilaren 16an, 2015eko txotxeko sagardotegi denboraldia. Baztango bazterrak bere misteriozko trilogian ezagutzera eman dituen Dolores Redondo idazlea izan zen sagardo berria dastatzen lehena. Lekarozko Larraldearekin batera, Lesakako Linddurrenborda, Berueteko Behetxonea, Aldazko Marti­txonea eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea eta aurten 300.000 litro eskas kupeleratu dituzte.
 
2011n ere Lekarozen ireki zuten Nafarroako sagardotegi denboraldia eta orduan Undiano Mallenco futboleko nazioarteko epaile ezaguna izan zen arduraduna. Iaz, berriz, Lesakako Linddurrenbordan ireki zuten denboraldia Patxi eta Donato Larretxea anaiek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun