Buruz buruko Munduko pala txapelketaren finala jokatuko du bigarren urtez Xabi Ibargarai erratzuarrak

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 23a, 09:27
Xabi Ibargarai erratzuarra eta Fusto, pilotak aukeratzerakoan. innpala.com

Iaz bezala, Pablo Fusto argentinarra izanen du arerio urtarrilaren 24an Bilbon

Xabi Ibargarai erratzuarrak lortu du bigarren urtez segidan Munduko buruz buruko pala txapelketaren finalerako sailkatzea. Iaz bezala, Pablo Fusto argentinarra izanen du arerio urtarrilaren 24an, larunbat arratsaldeko 5etan Bilbon hasiko den jaialdian. Hain zuzen, argentinarra bosgarren txapelaren bila aterako da. Azkeneko hiru finalak Buenos Airesekoak irabazi ditu.

Finalerdietan, 3-0 iabazi zion Ibargaraik Gaubekari eta Fustok 3-1 Ibai Perez. Faborito izanen da Fusto, baina Ibargaraik ezustea eman nahi du: «Denok dakigu bera dela faborito, maila sinestezina erakutsi du eta arras zaila da berari irabaztea, baina nik nire partida egin, ikusi berak egun txar xamarra duen eta sorpresa eman nahi dut», adierazi zuen erratzuarrak pilotak aukeratzerakoan.

Teoria garbi dauka Ibargaraik, ahalik eta gehien mugiarazi beharra du argentinarra, itxuraz mugikortasuna baita argentinarraren gabeziarik handiena. Baina erratea gauza bat da, eta egitea bertze bat.

Final nagusiaren aitzinetik, hirugarren posturako lehia jokatuko dute Gaubeka eta Ibai Perezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun