Elizondoko alkateak eta kargodunek herritarrak deitu dituzte urtarrilaren 25ean, igande eguerdiko 12etan eginen den batzarrera. Bertzeak bertze, 2015 urteko beharren identifikazioa eta proposamenen bilketa eginen dute.
Hain zuzen, beharrak identifikatu nahi dituzte (auzolanak, bideak, hormigoitzeak, proiektu ezberdinen proposamenak…), Herriko Etxeko baliabideekin edo udalaren aurrekontuen bitartez asetzen saiatzeko. Horretarako, batzarre horretara agertu edo ilbeltzaren 21eabm asteazkenean 19:00etatik 22:00etara Herriko Etxera agertu behar da edo Elizondoko korreora idatzi (elizondokoherria@hotmail.es) edo buzonean eskutitza sartu.
Gai honetaz gainera, Elizondoko Artxibo Historikoa udaletxeko gela egokitu batean zaintzearen berrespena eta hontarako baldintzak zehaztuko dituzte. Inauteen antolamenduaz informatzeko puntua ere izanen dute, galdera eta eskaeren txandaren aitzinetik.