San Anton egunean Elizondon zozketatutako aretxea Iruñera joan da

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 19a

Urtero bezala, ikusmina piztu zuen San Anton eguneko zozketak. Juan Mari Ondikol

Miguel Pueyok irabazi zuen Zahar Etxearen alde eginen den zozketaren lehen saria

San Anton eguna ospatu zuten larunbatean Elizondon. Beti bezala, zopak banatu zituzten plazan, bertsolariak aritu ziren kantari eta guttienez 1867. urtetik Francisco Joaquin de Iriarte Zahar Etxearen alde egiten den zozketa ere egin zen. Iruñeko Mikel Pueyok eskuratu zuen lehen saria, aretxea.

Beti bezala, Balleko Etxeko balkoian egin zen zozketa. Amaiurko Gartxon, Eneko eta Maddi Iribarren Aleman anai-arrebek eta Ekain Arrupea Iribarren lekaroztarrak atera zituzten zenbakiak. Lehen saria, aretxea, 8.961 zenbakiari egokitu zitzaion. Hain zuzen, San Anton egun berean erosi zion Mikel Pueyok Pello Maia albienteari. Bigarren saria, zerria, 1.141 zenbakiari egokitu zitzaion; hirugarren saria (bi bildots), 2.786 zenbakiari eta laugarren saria, urdaiazpikoa, 3.556 zenbakiari. Azken hau, Elbeteko Julia Istilart-i suertatu zitzaion.

Beraz, hau idazterakoan, bigarren eta hirugarren saria gelditzen dira atera gabe. Saridunek 20 eguneko epea izanen dute saria eskatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun