Urte berriarekin baterat bestaz ez aspertzeko Anizko inauteriak ospatu dituzte urtarrilaren 17an. Larunbat goizean Mendiarte kultur elkartean elkartu ziren Aniz eta Berroetako gazteak eta gosaldu ondotik etxez etxe ibili ziren puxkak biltzen: arrautzak, xixtorra, xingarra... etxe guztietan egonaldia egin ondotik, bildutako puxkekin afaria izan zuten elkartean.
Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, gauza bera eginen dute, baina hontakoan Berroetan.