Txarutaren buruz buruko pilota txapelketa jokatu dute lehen aldiz

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 19a

Buruz buruko txapelketan parte hartu duten pilotari gehienak, Juanjo Atxa eta Unai Apeztegiarekin. Utzitako argazkia

28 pilotari aritu dira, hiru kategoriatan banatuak eta ilbeltzaren 18an jokatu zituzten finalak Elizondon

Eguberrietan hutsune bat zegoela ikusita buruz buruko pilota txapelketak antolatu du lehen aldiz Txaruta Pilota Elkarteak, taldeko pilotarentzat bakarrik zuzendua. Hiru mailatan aritu dira eta urtarrilaren 18an jokatu zituzten finalak.

Eguberrietan hutsune bat zegoela ikusita buruz buruko pilota txapelketak antolatu du lehen aldiz Txaruta Pilota Elkarteak, taldeko pilotarentzat bakarrik zuzendua. Hiru mailatan aritu dira eta urtarrilaren 18an jokatu zituzten finalak.

Umeen kategorian 7 pilotari aritu dira eta bakoitzak 12 partida jokatu ditu ligaxan (2 itzuli egin baitute maila honetan, finalerdiak eta finala kontuan hartu gabe. Igandeko finaleam, Elizondoko Aimar Obregozok 18 eta 10 irabazi zion Zigako Oier Prim-i.

Kimuak kategorian 11 pilotarik hartu dute parte eta denek denen aurka jokatu dute , 55 partida denera. Finalean, Nerea Salaburu lekaroztarrak 18 eta 16 irabazi zion Iruritako Arturo Iturralderi.

Haurren kategorian 10 pilotari aritu dira eta denera 38 partida. Finalean, Mikel Ariztia amaiurtarrak 18 eta 13 irabazi zion Ibai Ballarena elizondarrari.

 

Orai Udaberriko txapelketa

Txaruta pilota elkarteak antolatutako XXV. Udaberriko txapelketa ere berehala hasiko da eta pilotariak ari dira apuntatzen poliki-poliki. Ilbeltzaren 25ª bitarte izanen dute zabalik horretarako epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun