Anizko inauteriak ospatuko dituzte urtarrilaren 17an

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 15a

Aniz eta Berroetako gazteek inauteriak elkarrekin ospatuko dituzte hurrengo bi larunbatetan. Utzitako argazkia

Berroetako gazteekin batera ibiliko dira puxka biltzen

Urte berriarekin baterat bestaz ez aspertzeko Anizko inauteriak izanen dituzte urtarrilaren 17an. Goizean Mendiarte kultur elkartean elkartuko dira Aniz eta Berroetako gazteak eta gosaldu ondotik etxez etxe ibiliko dira puxkak biltzen: arrautzak, xixtorra, xingarra... etxe guztietan egonaldia egin ondotik, bildutako puxkekin afaria izanen dute elkartean.

Ondoko larunbatean, urtarrilaren 24an, gauza bera eginen dute, baina hontakoan Berroetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun