Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute Baztanen ilbeltzaren 21etik 25era

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 14a, 15:29

Mariano Izetaren ‘Dirua galgarri’ liburuaren berrargitarapena aurkeztuko dute

Euskal Herri osoko letrazaleak bildu nahi dituzte euskal nobela beltzari buruzko topaketa batean. Genero hau ardatz harturik, idazleen eta zaletuen elkargunea sortu nahiko lukete ilbeltzaren 20tik 25era izanen diren topaketetan. Ilbeltzaren 21ean Idazleekin solasean saioa antolatu dute, Eneko Aizpurua izanen da gonbidatua eta bere azken nobela, Herensuge gorriaren urtea, izanen dute hizpide asteazken arratsaldeko 1etan Anizko elkartean.

Euskal Herri osoko letrazaleak bildu nahi dituzte euskal nobela beltzari buruzko topaketa batean. Genero hau ardatz harturik, idazleen eta zaletuen elkargunea sortu nahiko lukete ilbeltzaren 20tik 25era izanen diren topaketetan.

Ilbeltzaren 21ean Idazleekin solasean saioa antolatu dute, Eneko Aizpurua izanen da gonbidatua eta bere azken nobela, Herensuge gorriaren urtea, izanen dute hizpide asteazken arratsaldeko 1etan Anizko elkartean.

Ilbeltzaren 22an, ortzegunean 13:00etan, Mariano Izetaren Dirua galgarri liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena eginen dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ondotik, Mariano Izeta. Euskal nobela beltzaren abiapuntu solasaldia eskainiko du Jon Abrilek.

Ilbeltzaren 23an, ortziral arratseko 8etan Baztango kontu beltzak izanen dituzte hizpide Elizondoko Gaztetxean.

Ilbeltzaren 24a izanen da ekitaldi gehieneko eguna. Larunbat goizeko 11etan, Beltzetik beltzera nobelaz mahai ingurua izanen da Arizkunenean, Itxaro Borda, Jon Alonso eta Miel Anjel Elustondo idazleekin. Bitartean, nobela beltzaren erakusleihoa ere ikusgai izanen da. 14:00etan bazkaria izanen da Eskisaroi jatetxean. Txartelak eskatzeko ilbeltzabaztanen@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Bazkalondoan, Juan Kruz Igerabideren Zangotraba nobelaren eta Joseba Larratxe Josebiskyren Requiem gauaren erdian komikiaren kafe aurkezpenak eginen dituzte. Iruritako Jauregiarte tabernan, 20:00etatik aitzinera Susmagarrien gaua hasiko da eta afaria ere izanen da tartean.

Ilbeltzaren 25ean, igande goizeko 11etan Kronika beltz baten ibilaldia eginen da, Amaiurko plazatik abiatuta. 19:00etan, eta Baztango Bertso Eskolaren bosgarren urteurreneko ekitaldien baitan bertso trama eginen da Odei Barroso, Aiala Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin, Fernando Anbustegi gai-jartzaile dutela Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun