Zahar Etxearen aldeko zozketa eginen da Elizondoko San Anton Egunean

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 14a

Zopak ere banatuko dituzte larunbat goizean Elizondon. Artxiboko argazkia

Larunbat goizean zopak banatuko dituzte eta bertsolariak ariko dira kantari

San Anton Eguna ospatuko dute Elizondon ere urtarrilaren 17an. Larunbat goizeko 11etan zopak banatuko dira, eguerdian bertsolariak ariko dira kantari eta 13:00etan zozketa eginen da, Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen alde.

Beti bezala, Balleko Etxeko balkoian eginen da zozketa eta txartelak euro baten truke eros daitezke komertzioetan edo egunean berean, albinteen eskutik. Zozketa hau gutienez 1867. urtetik egiten da Elizondon eta garai batean behi izaten zen sari nagusia. Gaur egun, 1.100 eurotan baloratutako aretxea izaten da lehen saria, zerri eder bat bigarren saria, bi bildots hirugarren saria eta urdaiazpikoa laugarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun