Dolores Redondo idazle ezagunak ireki du Nafarroako txotxeko sagardotegi denboraldia

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 19a

Jo ala Jo taldekoak Sagardantza dantzatu zieten Nafarroako sagardogileei eta idazleari. Aitor Arotzena

Urtarrilaren 16an egin zen irekiera ekitaldia Lekarozko Larraldean

Lekarozko Larraldea sagardotegian ireki zen joan den ortziralean, urtarrilaren 16an, 2015eko txotxeko sagardotegi denboraldia eta Baztango bazterrak bere misteriozko trilogiaren bidez ezagutzera eman dituen Dolores Redondo idazlea izan zen sagardo berria dastatzen lehena. Lekarozko Larraldearekin batera, Lesakako Linddurrenborda, Berueteko Behetxonea, Aldazko Martitxonea eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea eta aurten 200.000 bat litro sagardo kupeleratu dituzte. Ikusi bideoa

Dolores Redondoz gain, kultura, kirol eta politika munduko jende ezaguna bildu zen Larraldean. Errate baterako, kultur mundutik, Patxi Bisquert aktorea, Tasio edo La fuga de Segovia bezalako filmetan ezagun egin zena edo Manolo Arozena, Etxabe eta Juan Mari Lopez bertsolariak bertan ziren, azken hau sagardogilea ere bada. Kirol arlotik, Ibai Meoki Anaitasunako eskubaloi jokalari doneztebarra, David Latasa txirrindulari ohia, Mikel Goñi edo Patxi Larretxea ere han ziren eta politika mundutik, Jose Javier Esparza kontseilaria eta UPNko burua. Gainera, Garbiñe Elizegi Baztango alkatea eta Mikel Ortega zinegotzia ere Lekarozera hurbildu ziren, azken hau Jo ala Jo taldeko txistularia ere baita.

Hain zuzen, Jo ala Jokoen adar eta kirikoketa doinuekin hasi zen ospakizuna.

Gero, sagardantza eta aurreskua ere eskaini zieten sagardogileei eta Dolores Redondori eta idazleak, Jesus Angel Garcia Larraldeako nagusiak irekitako lehen kupeletik dastatu zuen Nafarroako sagardo berria. Gero, gonbidatu guztiek txotxetik edan zuten.

2011n ere Lekarozen ireki zuten Nafarroako sagardotegi denboraldia eta orduan Undiano Mallenco futboleko epaile ezaguna izan zen arduraduna. Iaz, berriz, Lesakako Linddurrenbordan ireki zuten denboraldia Patxi eta Donato Larretxea anaiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun