Urtea indartsu hasteko hainbat kultur ekitaldi izanen dira ilbeltzean. Baztango bertso eskolaren 5. urteurrenaz eta hilabete hondarreko Euskal Nobela Beltzaren Asteaz gain, San Anton Eguna ospatuko dute. Larunbat goizeko 11etan zopak banatuko dira, eguerdian bertsolariak ariko dira kantari eta 13:00etan zozketa eginen da, Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen alde.
Aitzinetik, ilbeltzaren 11n, igande arratsaldeko 7etan Kherau taldearen folk akustikoa aditzeko aukera izanen da Arizkunenean.
Ilbeltzaren 18an, Atx Teatroa taldearen Emeen sotoa eta arren ganbara antzezlana ikusgai izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean, 19:00etan hasita.
Idazleekin solasean ekimenaren baitan, Herensuge gorriaren urtea liburuaru buruz Eneko Aizpurua egilearekin solasteko aukera izanen da ilbeltaren 21ean, asteazken arratsaldeko 7etatik aitzinera Anizko elkartean.