AEK eta Xaloa TBren arteko hitzarmena

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 8a, 14:18

Utzitako argazkia

AEK-k 2.000 euroko ekarpena eginen dio Xaloa Telebistari, Iruñerrian abian jarri duen euskarazko telebistaren aldeko kanpaina dela-eta. Xaloa Telebistak euskahaldun­tzen jarraitzea erabaki eta hitzarmena sinatu du Korrika 19rekin, euskararen aldeko ekimen erraldoia bultzatzen lagundu eta haren jarraipen berezitua egiteko. Xaloa Telebistaren Iruñerrirako emankizuna ahalbideratuko duen tresneria ordaintzeko beharrezko diru bilketa ere ongi burutu zen. Telebistak 50.000 euroko inbertsioa egin behar du multiplex delako emisorea eta seinalea Iruñerri osoan barreiatzeko bi errepikagailu ezartzeko eta kopuru hori gainditu zuen crowfunding kanpainan, 53.760 euro lortuta (abenduaren 23an).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun