Donbassekin elkartasun asteburua

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

Utzitako argazkia

Baztango Askapena eta Ernai erakundeek antolaturik Donbassekin elkartasun asteburua egin zuten abenduaren 12 eta 13an, Gora herrien erresistentzia, Donbassetik ez dira pasako! goiburupean. Lehenik Masacre en Kiev filma eskaini zuten Erratzuko lixutegian. Biharamunean, Argiako Trebiño kazetariak hitzaldia eskaini zuen Elizondoko Arizkunenea gelan. Hitzaldiak uste baino gehiago iraun zuenez, elkarretaratzera ordu baten berantarekin egin zen, hitzaldian parte hartu zutenekin (argazkian). Bazkaria lasaiki iragan zen eta urte berrirako saski zozketak antolatu dituzte, diru igorketa egiteko Donbassera.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun