Otsailaren 7an hasiko diren Nafarroako Bertsolari txapelketaren final laurdenetako txartela lortu du Kotte Plazak. Abenduaren 12an Iruñeko Alegria peñan egindako saioan puntuaziorik altuena lortu zuen iruritarrak eta berekin batera, Mikel Lasarte eta Sarai Roblesek lortu zuten hurrengo faserako txartela.