Bertso Eskolaren bosgarren urteurrena ospatuko dute

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 8a, 14:13

Hasteko, ortziral arratsean Beira taldearen bertso musikatuak entzungai Erratzuko Zubipuntan

Baztango Bertso eskolak bortz urte beteko dituela eta zenbait ekitaldi antolatu dituzte, Bortzeko haundian izenburupean, Baztango Udaleko Kultura Batzordearen laguntzarekin.
 
Honela, ilbeltzaren 9an, ortziral arratseko 11tan Beira taldearen bertso musikatuak izanen dituzte Erratzuko Zubipunta ostatuan, Bertso eskolak, Zubipuntak eta Erratzuko Kultur Elkarteak antolatuta.
 
Ilbeltzaren 17an, larunbat arratseko 9etan bertso afaria prestatuko dute Erratzuko Etxe­leberteko Txokoan. Agin Laburu, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi ariko dira kantari. Erratzuko Kultur Elkartearen laguntza izan du Bertso Eskolak antolaketan.
 
Ilbeltzaren 25ean, igande arratsaldeko 7etan bertso trama izanen dute Elizondoko Arizkunenean, Odei Barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin. Fernando Anbustegi izanen da gai-jartzailea. Euskal Nobela Beltzaren Astearen barrenean antolatu du ekitaldi hau Baztango Udalak.
 
Ilbeltzaren 30ean, ortziral arratseko 10:30ean, Bi Bala ber­t­so musikatuak izanen dituzte Elizondoko In­tza ostatuan. Bertso Eskolak eta Intza ostatuak elkarlanean antolatu dute emanaldia.
 
Bosgarren urteurreneko ekitaldiekin aki­tzeko, ilbeltzaren 31n, Gizakunde eguna dela eta Jantziloren epaiketa eta afaria bertsolariekin izanen da aurtengoan Erratzuko plazan eta elkartean, arratseko 10e­tatik aitzinera. Baz­tango Bertso Eskolak, Jo ala Jok eta Erra­tzuko Kultur Elkarteak antolatu dute ekitaldi hau.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun