Euskara ikasteko eta establezimenduetako errotulazioa euskaraz paratzeko dirulaguntzak

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

Euskararen gizarte ezagutza handitzeko eta erabilera sustatzeko lanildoan, 2014an euskara ikasteko diru-laguntza deialdia egin du Udalak. 2.000 euroko diru-hornidura  duen deialdiak, lehen aldiz euskara ikas­teagatik diru-laguntza jasotzeko aukera herritar guztiei zabaldu die, ez bakarrik langabetuei. Halere, 12 urte bitarteko haurren gurasoak diren edota langabezian daudenen eskaerei bereziki erantzutea (%50eko diru-laguntza handiagoa ematea) aurreikusi du. Hala bada, aurkezturiko hamar eskaeren artean baldintzak bete dituztenei euskara ikasteko egindako matrikulazio gastuaren %48ko diru-laguntza emanen zaie eta haur txikien gurasoak direnei eta langabezian daudenei gastuaren %72koa.
 
Bertzalde, 2014an lehenbiziko aldiz, Udalak merkataritza establezimenduetako errotulazioak euskaraz paratzeko diru-laguntza deialdia egin du. Honek ere 2.000 euroko diruhornidura izan du eta bi eskaera aurkeztu dira.  
 
Akitzeko, Ziburuko Kaskarotenea ikastolari ere 500 euroko laguntza eman dio Baztango udalak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun