Nafarroako Parlamentarien bisita izan dute Elizondoko Lanbide Eskolan

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 9a

Nafarroako parlamentuko ordezkariek Elizondoko Lanbide Eskola bisitatu zuten urtarrilaren 8an. Juan Mari Ondikol

Eraikin berria egitea eskatu dute 50 urte beteko dituen ikastetxeko langileek

Elizondoko Lanbide Eskolara bisita egin zuten urtarrilaren 8an Nafarroako Parlamentuko alderdi guztietako ordezkariek. Bertatik bertara, 50 urte bete behar dituen ikastetxearen egoera kezkagarria ikusi zuten eta langileek, eraikin berri baten beharra adierazi zieten. Bilerara gonbidatuak zeuden Berako Toki Ona, Doneztebeko Mendaur eta Lekarozko Institutuetako zuzendariak , baita Baztan, Beintza-Labaien, Lesaka eta Berako udal ordezkariak ere.

Elizondoko Lanbide Eskolara bisita egin zuten urtarrilaren 8an Nafarroako Parlamentuko alderdi guztietako ordezkariek. Bertatik bertara, 50 urte bete behar dituen ikastetxearen egoera kezkagarria ikusi zuten eta langileek, eraikin berri baten beharra adierazi zieten. Bilerara gonbidatuak zeuden Berako Toki Ona, Doneztebeko Mendaur eta Lekarozko Institutuetako zuzendariak , baita Baztan, Beintza-Labaien, Lesaka eta Berako udal ordezkariak ere.

Elizondoko Lanbide Eskolako Komisioak eskaera zehatzak egin zizkien parlamentariei. Alde batetik, «egungo eraikuntza dagoen bezala mantentzea bertze kurtso batez, babes neurriak ere mantentzea eta hauen jarraipen zorrotza egitea». Aldi berean, eraikin berri bat egiteko zereginei berehala ekin behar zaiela ere uste dute. Hezkuntza Departamentuak lortu duen dirua (300.000 euro inguru) egungo segurtasun neurriak mantendu eta etorkizuneko ikastetxe berria egiteko erabiltzea (azterketak, proiektuak, ….) eskatu zuten langileek. Eraikin berria egin bitartean, egungo ikasketak Elizondoko egoitza berean izaten segitzea eskatu dute eta «ezbeharra aukera bihurtuz, Hezkuntza Departamentuak eskualde honi Lanbide Heziketa eguneratua eta euskalduna eskaintzea bideratu».

 

50. urteurrena eraikinaren egoera kaxkarrarekin

Elizondoko Lanbide Eskola 50 urte betetzera doa eta ibilbide luzea egin du Baztan Bidasoako Lanbide Heziketan. Gaur egun, ikastetxean 157 ikaslek ikasten dute Lanbide Heziketak eskaintzen dituen maila desberdinak: Oinarrizko Lanbide Heziketa (Administraritza eta Soldadura-Iturgintza), Hasierako Lanbide Kualifikaziorako Programak (Administraritza Laguntzailea eta Soldadura), Hasierako Lanbide Kualifikaziorako Programa Egokitua, Erdi Mailako zikloak (Kudeaketa Administratiboa, Mekanizazioa eta Soziosanitarioa), Goi mailako zikloetarako Prestakuntza kurtsoa (Gizarte Zientziak eta Zientziak-Ingeniaritza) eta Goi Mailako Administrazioa eta Finantzak zikloa. Gainera, azken ikasturte hauetan etorkizunera begirako hausnarketa baten ondorioz, euskarazko Lanbide Heziketako hezkuntza eskaintza berritu eta zabaltzeko asmoz, hainbat urrats eman dira Hezkuntza Sailaren oniritziarekin.

Hala ere, Elizondoko Lanbide Eskolaren egitasmo honen traba nagusia kokaturik dagoen egoitza edo eraikina da. Izan ere, eraikinak ez du eskualdean beharrezkoa den hezkuntza eskaintza eguneratzeko adina leku fisiko eta bertzalde, eraikinaren berritze eta mantenu ezak ondorioak izan ditu. Hain zuzen ere, joan den ekainaren 30ean teilatu zati bat erori zen eta gertaera horrek agerian utzi zuen ikastetxeko eraikinaren egoera kaxkarra. Une honetan, teilatua puntalez josia dago ikastetxeko kideon segurtasuna bermatzeko.

Larria den egoera honi irtenbide bat emate aldera, Hezkuntza Saila eraikina konpontzeko 300.000 euroko gastua egiteko prest ageri da. Baina, honek ez luke arazoa erabat konponduko, izan ere, gaur egungo Lanbide Heziketa eskaintza eguneratzeko espazio fisiko handiagoa behar baita. Gainera ikastetxeak duen barne estruktura zaharkitze arazoa ere ezta konpontzen (kalefakzioa, elektrizitatea, makinaria, isolamendua,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun