Txaruta elkarteak antolatutako Baztango XXXIII. Eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu ziruzten abenduaren 21ean Elizondon. Denetara 144 haurrek hartu dute parte, horietatik 35 baztandarrak. Gainera, Nafarroa, Gipuzkoa, Errioxa eta Bizkaiako pilotariak ere izan dira.
Umeak B mailako finalean, Andde Maritorena beratarrak eta Oihan Etxeberria lesakarrak 18-12 irabazi zieten Errenteriko Eneko Lizarazu eta Iraitz Goikoetxeari.
Umeak A mailan, Paz Zigandako Asier Maiza eta Tasio Retegik 18-9 irabazi zieten Barañaingo Jon Nazabal eta Haritz Salcedori.
Kimuak B mailan, Baraibarko Julen Ezkurdia eta Oinatz Iriartek 18-10 irabazi zieten Lekunberriko Hodei Ijurko eta Iker Ortiz-i.
Kimuak A mailan, Oiartzungo Ekain Sein eta Xabier Aburuzak 18-16 irabazi zieten Paz Zigandako Adrian Azpiroz eta Iker Ibarrari.
Haurrak B mailan, oiartzuarren arteko finalean, Ekaitz Salaberria eta Oier Etxabek 18-11 irabazi zieten Beñat Leonet eta Jon Iñarrari.
Haurrak A mailan, Javier Bobadilla errioxarrak eta Arbizuko Borja Ganboak 18-7 irabazi zieten Axiar Ballarena elizondarrari eta Oier Ariztegi lekaroztarrari eta kadete mailan, azkenik, Lesakako Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokik 22-13 irabazi zieten Julen Albisu eta Aitor Aldazabal donostiarrei.