Dispertsioaren kontrako hitzordua antolatu dute Elizondon abenduaren 31n

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 23a

Baztango sare herritarra eta urtarrilaren 10eko mobilizazio erraldoia ere aurkeztuko dituzte

Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko Baztango sare herritarra ari dira osatzen poliki-poliki, egunez egun, eta, hasteko, 'dispertsioaren kontrako hitzordua' prestatu dute. Ekitaldia abenduaren 31n izanen da, arratsaldeko 20:00etan Elizondoko plazan. Bertan Sare bera eta 2015ean gauzatuko den 'Baztango plazak ere dispertsioaren kontra' ekimena aurkeztuko dira, musikaz lagundurik.

Bertzetik, urte aldaketaren bueltan ospatzen den mobilizazio erraldoia ere ari dira prestatzen. Urtarrilaren 10ean izanen da, arratsaldeko 5:30ean Bilbon, 'Now Euskal Herrira!' lemapean.

Bilbora autobusez joateko epea ireki da dagoeneko. Baztango kasuan Elizondoko Intza ostatuan, Arizkungo Dolaetxea ostatuan eta Erratzuko Zubi Punta ostatuan eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun