Euskara ikasteko diru-laguntzak banatu ditu Baztango Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 23a

Establezimenduetako errotulazioa euskaraz egiteko ere bi laguntza eskaera egin dira

Baztango Udalak udalerrian euskararen gizarte ezagutza handitzeko eta erabilera sustatzeko lanildoan, 2014an euskara ikasteko diru-laguntza deialdia egin du. Deialdiak, 2.000 euroko diru-hornidura izan duenak, lehen aldiz euskara ikasteagatik diru-laguntza jasotzeko aukera herritar guztiei zabaldu die, ez bakarrik langabetuei orain artio bezala.

Halere, hamabi urte bitarteko haurren gurasoak diren edota langabezian dauden herritarren eskaerei bereziki erantzutea (%50eko diru-laguntza handiagoa ematea) aurreikusi du. Hala bada, aurkezturiko hamar eskaerak azterturik, baldintzak bete dituzten eskaerei euskara ikasteko egindako matrikulazio gastuaren %48ko diru-laguntza emanen zaie eta haur txikien gurasoak direnei eta langabezian daudenei gastuaren %72koa.

Establezimenduetako errotulazioa euskaraz

Bertzalde, 2014an lehenbiziko aldiz, Baztango Udalak merkataritza establezimenduetako errotulazio elementuak euskaraz paratzeko diru-laguntza deialdia egin du. Ekimen horrek Udalerriko hizkuntza paisaian euskararen erabilera handitzea du xede. Deialdi honek ere 2.000 euroko diru-hornidura izan du eta bi eskaera aurkeztu dira. Deialdiaren arabera, euskara hutsean (piktogramaz lagundurik ado ez) egindako errotulazio elementuek (errotuluek, plakek, toldoek nahiz ibilgailu komertzialetako errotulazioak) 500 euro bitarteko laguntza jasotzen ahal dute eta ele bitan egindakoek 250 euro bitarte.

Akitzeko, Ziburuko Kaskarotenea ikastolari ere 500 euroko laguntza eman dio Baztango udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun