Baztango herrietako alkateak izendatu dituzte datozen bi urtetarako

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 22a

Mikel Sobrinok segituko du alkate izaten Elizondon, batzarreak erabaki zuenez. Juan Mari Ondikol

Zortzi herritan lehengo alkateak segitzen du, sei alkate berri izanen dira eta Oronozen alkate gabe gelditu dira

Baztango herrietako alkate izateko hauteskundeak egin zituzten abenduaren 21ean eta espero bezala, ez zen jendetza handirik bildu batzarretara aukeraketa egiteko. Herri bakar batean ere ez zen hauteskundeen beharrik izan, hautagai bakarra aurkeztu zelako. Oronozen, ezta hori ere, hutsean gelditu baitzen kargua.

Hamabortz herrietatik seitan alkate berria izanen dute. Anizen Mikel Azkarate izanen da, Arizkunen Esteban Zaldain, Elbeten Kiko Jaen, Erratzun Koldo Uribetxeberria, Gartzainen Fernando “Dani” Arraztoa eta Lekarozen Miren Meoki (emakume bakarra).

Bertze bi urterako alkate izaten segituko dute Almandozko Luis Roldanek (14 urte eginen ditu alkatetzan), Amaiurko Isaak Rekaldek, Arraiozko Sotero Etxandik, Azpilkuetako Matias Arriadak, Berroetako Kiko Gartxitorenak, Elizondoko Mikel Sobrinok, Iruritako Pello Obregozok (hamar urte beteko ditu karguan) eta Zigako Miguel Mendiburuk.

Oronozen, orai arte alkate izan den Pablo Santervásek kargua uzteko borondatea agertu zuen, baina ez zen ordezko inor agertu. Beraz, alkatea aukeratzeko bertze batzarre bat egin beharko dute urtarrilaren 4ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun