Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko UGPSa salatzeko elkarretaratzea egin dute Lekarozen

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 7a, 12:41

Eguraldi euritsuari aurre eginez, ehun bat lagun bildu ziren igande eguerdiko elkarretaratzean. Utzitako argazkia

Baztango aferak baztandarrek erabaki behar dituztela uste du Aroztegia eta gero zer Plataformak

Lekarozko herrian Aroztegiko UGPSa salatzeko eta Baztango aferak Baztanen erabaki behar direla aldarrikatzeko urtarrilaren 4ean, igande eguerdian elkarretaratzea egin zuten. 100 herritar baino gehiagok Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako eta aitzineko aldian ez bezala orain Baztango Udalaren eta herritarren gainetik salto eginez tramitatu nahi duten Aroztegiko UGPSa salatu zuten.

Lekarozko herrian Aroztegiko UGPSa salatzeko eta Baztango aferak Baztanen erabaki behar direla aldarrikatzeko urtarrilaren 4ean, igande eguerdian elkarretaratzea egin zuten. 100 herritar baino gehiagok Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako eta aitzineko aldian ez bezala orain Baztango Udalaren eta herritarren gainetik salto eginez tramitatu nahi duten Aroztegiko UGPSa salatu zuten.

Lekarozek 341 biztanle ditu eta Aroztegiko proiektuan 230 etxebizitza lur urbanizaezinean egin nahi dute, baita luxuko hotela eta golf zelaia ere.

Aroztegia eta gero zer Plataformak argitara eman duen oharrean, alarma egoera piztu dela adierazi du. Oharrak dioenez, «harrigarria baina egia. Nafarroa Auzitegi Nagusiak Aroztegiko egitasmo urbanistiko-espekulatzailea gelditu ondotik, enpresa bulkatzaileak Udalez Gaindiko Plan Sektoriala erabiliz betiko proiektua Nafarroako Gobernuarekin zuzenean tramitatuz egin nahi du, horrela Lekarozko herria eta Baztango Udala eta Batzar Nagusia bazter batean utziz. A ze demokrazia!».

Lur jabeei ere erne ibiltzea aholkatzen die plataformak, «UGPSren eraginpeko lurrak, proiektuaren bulkatzaileenak izan edo ez, promotorearen eta Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira. Lur-jabe ttikiak desjabetzearekin, justiprezioekin eta gainerako erabakiekin erne ibili zaitezte!».

Aroztegia oraingo krisi gogorrerat ekarri gaituzten proiektu espekulatzaileen gisakoa dela uste dute: «Aroztegian, golf belaia eta luxuzko hotela funtsean dagoen egitasmoa –eta prentsak kasualki isiltzen duena– egiteko aitzakia bertzerik ez da, hau da, 230 etxebizitza berri. Etxe multzo horrek 800 pertsona inguruko herri berria sortuko luke Baztanen. Bailaran dauden etxe hutsak ikusita eta hazkunde-eredua bailaran dauden herrietan banaketa modu orekatuan eginez oinarritu beharko litzatekeela kontuan hartuta, proiektuak ez du inongo justifikaziorik».

Hala, Aroztegia eta gero zer Plataformak ohartarazi duenez, «promotore susmagarriek, Nafarroako Gobernuaren aldekotasunarekin eta UGPS bezalako ez-ohiko baliabide juridikoa erabiliz, bat ere interes sozialik ez duen proiektua bertako erakundeen, herritarren eta borondatearen gainetik egin nahi dute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun