Elizondoko herriak alkateagaiak aurkezteko batzarra deitu du igande eguerdirako

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 19a

Hautagai bat baino gehiago izatekotan abenduaren 28an eginen dira hauteskundeak

Elizondoko alkateak eta kargodunek batzarra deitu dute abenduaren 21erako, igande eguerdirako. Gairik interesgarriena, 2015-2016 biurtekoan alkate lanean aritzeko hautagaien aurkezpena izanen da. Hautagai bat baino gehiago balitz, hauteskundeak abenduaren 28an izanen dira.

Baina horren aitzinetik, aurreko batzarreko akta irakurri eta, hala balitz, onartu eginen da. Gainera, urte honetan izandako kontu jakin batzuen inguruko aipamen eta eskertzak eginen dituzte alkate eta kargodunek eta herriko artxibo zaharra udal-egoitzako gela egoki batean gordetzea edo ez erabakiko dute batzarrean. Batzarra akitzeko, galde-eskeen txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun