Baztango juntero edo mendi komisiatu izan nahi duenak abenduaren 21a arteko epea du aurkezteko

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 19a

Batzarrea uztailaren 6an eginen litzateke eta ondotik ez ohiko batzar nagusia

Baztango Balleko Etxeak bando bidez jakinaraziduenez, Batzar Nagusiko juntero edo mendi komisionatutarako aurkeztu nahi duenak, bere herriko alkateari erran beharko dio. Epea abenduaren 21a arte izanen da, igandea barne.

Baztango Balleko Etxeak bando bidez jakinarazi duenez, Batzar Nagusiko juntero edo mendi komisionatutarako aurkeztu nahi duenak, bere herriko alkateari erran beharko dio. Epea abenduaren 21a arte izanen da, igandea barne.

Abenduaren 22an alkateek herrietan aurkeztu diren hautagaien berri eman beharko dute udaletxean. Abenduaren 23an bandoaren bidez herritarrei jakinaraziko zaie nor aurkeztu diren. Alkateei beraien kuarteletan aurkeztutakoen jakinarazpena eginen zaie. Juntero nahiz mendi komisionatuak aukeratzeko batzarrea urtarrilaren 6an eginen litzateke eta ondotik, ez ohiko batzar nagusia eginen da, izendapen berriak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun