Baztango herrietako eskolak ELA eritasunarengatik bustiko dira

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 19a

Abenduaren 20an, larunbat eguerdian Iruritako Errebote plazan

Jakinen duzuen bezala duela hilabete batzuk, ELA eritasunaren inguruan ikerketak egin ahal izateko kanpaina ireki zuten eta horretarako bustialdiak eta diru bilketa burutzen ari dira. Batzar Nagusiak Baztango herrietako eskolak gonbidatu zituen eta orain bere txanda da. Horretarako, heldu den abenduaren 20an (larunbata), Iruritako erreboteko plazan, eguerdiko 12ean elkartzea pentsatu dute.

Bertan dagoen eskolan arropaz aldatzeko aukera izanen dute bustialdiren ondotik. Bertarat maisu/maistrak, familiak,…eta baztandar guziak gonbidatu dituzte.

«Bertzerik gabe, parte hartuko duten guziei esker mile parte hartzeagatik eta animatu ez garelakoz damutuko» diote Baztango herrietako eskolek bere oharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun