Baztango Askapena eta Ernai erakundeek antolaturik Donbassekin elkartasun asteburua egin dute, ‘Gora herrien erresistentzia, Donbassetik ez dira pasako!’ goiburupean.
Lehenik ortziralean Masacre en Kiev filma eskaini zuten Erratzuko lixutegian. 25 bat lagun elkartu ziren Kiev-eko plazako gertakaria azaltzen zuen dokumentala ikustera. Gatazkaren arrazoiak eta gaur egungo egoera ez zuenez aipatzen, bertan zirenei gogoa eman zien biharamonean antolatua zuten solasaldira gateko.
Hain zuzen, Argiako Trebiño kazetariak hitzaldia eskaini zuen Elizondoko Arizkunenea gelan. Publikoa interesatua eta parte hartzailea izan zen. Hasierako banaketa geografikoa eta izandako gatazkak aipatzeaz gain, berak bertan ikusitakoaren argazkiak ere erakutsi zituen. Hitzaldiak uste baino gehiago iraun zuenez, elkarretaratzera ordu baten berantarekin egin zen, hitzaldian parte hartu zutenekin.
Bazkaria lasaiki iragan zen eta urte berrirako saski zozketak antolatu dituzte, diru igorketa egiteko Donbassera.