Uztaileko uholdeek kaltetutako azpiegituren konponketak akitu dituzte Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 17a

Baztango Udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak Elbeteko errotako zubian. Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak 990.000 eurorekin finantzatutako jarduerak bisitatu ditu Esparza kontseilariak

Joan den uztaileko uholdeek kaltetutako Baztango azpiegituren konponketak akitu berri dituzte. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak jarduera horiek bisitatu zituen abenduaren 16an, Garbiñe Elizegi Baztango alkatearekin eta Toki Administrazioko zuzendari-gerente Francisco Perezekin batera. Obrek 1.419.998 euroko aurrekontua behar izan dute guztira, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 990.478 euroko diru-laguntza eman du Toki Azpiegitura Planen eskutik (larrialdi-prozeduran sartu ziren).

Lanak harri-lubeten hormetan egin dira, arekak sendotu, garbitu eta eraikitzen eta fabrikako obrak berrezartzen, honako leku hauetan: Larretakoborda, Dorretxipikoborda, Kastonekoborda, Malkoa zubia, Aritzakun-Urritzate, Apate zubia, Mapitxenborda, Elizondo-Elbete zubia, Arraiozko zubia, Maxaborroborda, Zelaietakoborda, Beartzun, Gamiokoborda, Gorramendi-Estebenekoborda, Anitz zubia eta Lekueder zubia.

Elbeteko errotako zubia

Astearte goizean bisitatutako lanetako bat Elbeteko errotako zubia da. Uholdeek kalte handiak eragin zizkion, eta berriz eraikitzeko ibilgua desbideratu behar izan zen atagiak jarriz. Ezkerreko eta erdialdeko begietako gangetako harlangaitz-horma ere eraitsi da, hormigoi armatuko zola eta pretilak barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun