Baztango Mendigoizaleek Eguberrietarako solasaldi zikloa antolatu du aurten ere. Lehenbizikoa, abenduaren 19an izanen da Erratzuko Etxelebert elkartean. Baztandik Bolibiara solasaldia eskainiko dute Imanol Etxeberriak eta Ixa Kaldererok, ortziral arratseko 8etatik aitzinera.
Abenduaren 23an, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, Suitza: harrizko teilatuak, elurezko gailurrak solasaldia izanen dute, Iban Larratxea, Jagoba Ramos eta Mariano Eseberriren eskutik, 20:00etan.
Abenduaren 30ean, Natura, paradisu basatia solasaldia eskainiko du Iñaki Atxak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.