Euskararen Egun arrakastatsua Baztanen ere

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 11

Utzitako argazkia

Euskararen Nazioarteko Egunaren harirat aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dira abenduaren 3an ez ezik, hilabete guztian. Arizkunenea kultur etxean abenduan 3az gain, gainerako egun guztiak ere euskararen egunak direla gogorarazteko oihala paratu du Udalak. Bertzalde, goizean Euskalgintzak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut lasterketan 339 lasterkarik parte hartu zuten. Ondotik sari andana banatu ziren parte hartzaileen artean. Arra­tsaldean, Euskara Batzordeak antolaturik Asier Kidam magoaren ikuskizuna ikusteko Arizkunenea ttipi gelditu zen, haurrez mukuru betea magoak zer sorpresa eskainiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun