Baztango Mendigoizaleek Eguberrietarako solasaldi zikloa antolatu du aurten ere.
Abenduaren 19an, Erratzuko Etxelebert elkartean Baztandik Bolibiara solasaldia eskainiko dute Imanol Etxeberriak eta Ixa Kaldererok, 20:00etatik aitzinera.
Abenduaren 23an, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, Suitza: harrizko teilatuak, elurezko gailurrak solasaldia izanen dute, Iban Larratxea, Jagoba Ramos eta Mariano Eseberriren eskutik, 20:00etan.
Abenduaren 30ean, Natura, paradisu basatia solasaldia eskainiko du Iñaki Atxak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.