Baztango Irakurleen Taldeak ilbeltz hondarrerako antolatua duen Nobela Beltzaren Astearen esperoan, herrian literaturarekin harreman berezia izaten ari gara asteotan. Horren erakusgarri, azaro hondarrean eta abendu hasieran aurkeztutako bi liburuak.
Alde batetik, Dolores Redondo idazleak Baztanen kokatu duen trilogiaren hirugarren eta hondar liburua, Ekaitzari eskaintza aurkeztu zuen azaroaren 25ean Kasinoan eta jendetza bildu zen bere solasaldia aditzera eta idazlea bertatik bertara ezagutzera. Gainera, estatu osoko liburu saltzaileak ere herrira hurbildu ziren.
Bertzetik, Elurre Iriarte Bañez arizkundarrak Xorroxin Irratiko Ti-Ta saioan egindako hausnarketa llaburrak KIRIKA FM bizi garen munduei begira liburuan bildu ditu Metaziri Ekoizpenak eta horren aurkezpena egin zuten abenduaren 2an Iruritako Jauregiarte Taberna Kulturalean.
Aipatzekoa da Nobela Beltzaren Astean, bertze ekitaldi ugarien artean, Mariano Izetaren Dirua galgarri, eleberri beltzen aitzindarietako bat berrargitaratuko dela.