Giltxaurdi Udal kirol Instalazioko 2015ko tarifa sistema berria onartu du Udalak. Bi aldaketa azpimagarri daude. Alde batetik 65 urte goitiko eta pentsionisten maila desagertzen dela eta edozein heldu bezala kontsideratuko dituzte. Baina, bertze aldetik, hobari berri bat onartu dute, Baztanen erroldatuta dauden urteko abonatu guztiei, familia unitatearen errenta kontuan hartuz hobariak eskainiko zaizkie.
Bertzalde, zeuden hobariak mantentzen dira familia ugaria, bi guraso abonatu izatea edo elbarritasunak kontuan hartuz eta urteko abonatua izanik deskontuak eskainiko dituzte instalazioko ekintzetan.
Informazio gehiago jasotzen ahal da Giltxaurdi Udal Kirol Instalazioetara deituz edo bulegoetara gerturatuz. Tarifa eta hobari hauek urte hasieran jarriko dituzte indarrean.