Eguberri garaietako jostailuen erosketak argitzeko Jolasaren garrantzia heziketa eta familian tailerra eskainiko du Dindaia Fundazioak abenduaren 10ean, asteartean 17:00etatik 19:00etara Arizkungo batzar gelan. Gainera, guraso eta haurrei zuzendutako jostailuen erakusketa ere izanen da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.
Solasaldi-erakusketa honen helburu nagusia euskararen transmisio egokia sustatzea da: jolasaren oinarrian hizkuntza dago, kasu honetan euskara. Haurrekin jolastean euskara bitarteko eta helburu bihurtzen dugu. Familiartean jolasten sortzen den giroa berezia da eta horregatik garrantzitsua da jolas eta jostailuak egokiak izatea. Gaur egun izugarrizko eskaintza dago merkatuan, eta eskaintza honen aitzinean egokiena aukeratzeko irizpideak behar ditugu. Hitzaldi-erakusketa honetan Jolas eta jostailuen ezaugarriak aztertuko dituzte eta gurasoei gida eta aholkularitza eskaini.