Amaiurko gazteluko pasabidearen bizker besta eginen dute abenduaren 13an

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 9a

Pasabide itxurosoa egin dute Amaiurko gazteluan. Utzitako argazkia

Heldu den urteko martxoan herrian ospatu nahi duten ekitaldia ere aurkeztuko dute

Azkeneko zortzi urteetan gazteluaren historia lur azpitik ateratzen ibilki da Amaiurko herria, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Baztango udala nahiz Udalbide zein Udalbitzaren laguntzarekin. Aurten, berreskurapen bide horretan pauso handia eman dute, bertako bisita gidatuak antolatu eta bisitarien segurtasuna bermatzeko eraiki den pasabide itxurosoarekin. Ondorioz, eta aurtengo lanei akabila on bat emateko, gazteluko pasabidearen bizker besta antolatu dute abenduaren 13rako, larunbaterako.

Bertan, ekitaldi ttiki eta anaiarteko bazkari batez gain, heldu den urteko martxoan herrian ospatu nahi duten ekitaldiaren aurkezpena burutuko da. Aipatu ekitaldia, Baztango Udala, Udalbitza, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Amaiurko herriaren artean antolatzen dabiltza.

Larunbateko bizker bestaren egitarauari dagokionez, 11:00etan kalejira abiatuko da herriko plazatik; 11:30ean prentsa agerraldia eginen da, orain arteko lan ibilbidea eta etorkizunerako proiekzioa eta martxoko ekitaldiaren aurkezpena eginez. 12:00etan bertsolariak ariko dira eta ondotik, bisita gidatuak. 14:00etan bazkaria izanen da Gaztelu elkartean (Txartelak salgai Gaztelu ostatuan, 20 eurotan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun