Euskararen Eguna arrakastatsua izan da Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 5a

Arizkunenea ttipi gelditu zen Asier Kidam magoaren ikuskizunerako. Utzitako argazkia

339 korrikalarik parte hartu zuten Euskaraz bizi nahi dut lasterketan

Euskararen Nazioarteko Egunaren harirat iazko bideari jarraiki aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dira abenduaren 3an ez ezik, hilabete guztian zehar Baztanen. Bi aste hauetan, Arizkunenea kultur etxean abenduan 3az gain, gainerako egun guztiak ere euskararen egunak direla gogorarazteko oihala paratu du Baztango Udalak,

Euskararen Nazioarteko Egunaren harirat iazko bideari jarraiki aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dira abenduaren 3an ez ezik, hilabete guztian zehar Baztanen. Bi aste hauetan, Arizkunenea kultur etxean abenduan 3az gain, gainerako egun guztiak ere euskararen egunak direla gogorarazteko oihala paratu du Baztango Udalak.

Bertzalde, abenduaren 3an goizean Baztango Euskalgintzak antolaturik “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa izan da, 339 lasterkarik parte hartu zuten. Ondotik sari andana banatu ziren parte hartzaileen artean.

Arratsaldean, Baztango Euskara Batzordeak antolaturik Asier Kidam magoaren ikuskizuna ikusteko aukera izan dute bertaratu diren guztiek edo iaz guztiak. Izan ere, Arizkunenea ttipi gelditu baitzen, haurrez mukuru betea magoak zer sorpresa eskainiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun