Nekazaritza sektoreari buruzko gogoeta egin dute Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 2a

Jende aunitz bildu zen nekazaritza sektoreari buruzko gogoetak aditzera eta egitera. Utzitako argazkia

Hazitik hozie tokiko garapenerako taldeak Elizondon antolatutako mahai inguruan

Hazitik hozie tokiko garapenerako taldeak antolaturik azaroaren 29an Elizondon XXI. mendeko nekazaritza Baztanen gaiari buruz mahai-ingurua egin zen. Julen Arburua Lekarozko Kortariko bordako nekazaria eta gasnagilea, Aitor Azkarate Anizko Jauregia esnekietakoa eta Ana Iriarte Arizkungo Baztango Xurie proiektuko bulkatzailea aritu ziren solasean.

Hazitik hozie tokiko garapenerako taldeak antolaturik azaroaren 29an Elizondon XXI. mendeko nekazaritza Baztanen gaiari buruz mahai-ingurua egin zen. Julen Arburua Lekarozko Kortariko bordako nekazaria eta gasnagilea, Aitor Azkarate Anizko Jauregia esnekietakoa eta Ana Iriarte Arizkungo Baztango Xurie proiektuko bulkatzailea aritu ziren solasean.

Beren esperientziaz eta ezagutzaz baliaturik, moderatzaileak emandako hainbat konturi buruz aritu ziren: sektoreko belaunaldi ordezkapena eta lan-baldintzak, formazioa, herri-lurren egoera eta erabilpena, nekazaritza azpiegiturak (kooperatiba, hiltegia…), sor-markak, lehengaian eraldaketa eta komertzializazioa, kontsumitzaileen papera eta nekazaritzak Baztango gainerako sektore produktiboekin duen edo eduki beharko lukeen harremana eta bertze zenbait gai.

Mahai-inguruaren ondotik harat hurbildutakoekin eztabaida irekia egin zen, jendeek beren gogoetak, galderak eta kezkak plazaratu zituzten. Garbi gelditu zena, nekazal eredu bat agortu dela eta sektorea berritu eta indartzekotan denbora luzeko ikuspegiarekin lan egin behar dela. Horretako modu antolatu eta ordenatu batean lan egin eta eragitea beharrezkoa da.

 

Abenduaren 16an bertze solasaldi bat

Bertzalde, abenduaren 16rako Hazitik Hoziek Baztango egitura ekonomiko-produktiboari buruz eta landa eremuetan erabiltzen ari diren estrategiei buruz mintzaldia antolatu du. Izaskun Abril Cederna-Garalurreko teknikariak aipatu gaiaz solastatuko da, 19:00etatik 21:00etarat Elizondoko Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun