Arraiozko Nafar Mendi Merkataritza Gunean umeentzako egun berezia antolatu dute abenduaren 6an, larunbatean. Antolatuko diren tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izanen dute gazteenek, globoflexia, makillaje eta txapak egiteko tailerrak, baita musika eta puzgarriak ere.
Larunbatean, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30 bitarte zabalik izanen dira ekitaldiak. Aktibitate guztiak doan izanen dira.