Kable bidezko telebistak bersintonizatu beharko dituzte Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 1a

Abenduaren 1etik 5era egin beharko dute, ongi ikusi ahal izateko

Telebista digitalean datozen aldaketak direla-eta Elizondoko kable bidezko telebistaren erabiltzaileek abenduaren 1etik 5era telebistak bersintonizatu beharko dituzte kanal guztiak ongi ikusi ahal izateko. Kable bidezko telebistaren erabiltzaileak Elizondoko Mendinueta, Braulio Iriarte, Txokoto, Xalbador eta Giltxaurdi karriketako nahiz inguruetako bizilagunak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun