4.010 euroko laguntza jaso du Xaulik Cenor enpresaren eskutik

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 1a, 10:17

Xauliko kideak kontent, 4.010 euroko txekea jaso ondotik. Utzitako argazkia

Etxeko tresna enpresak antolatutako Santiago Bideko Golf Zirkuitoan bildutakoa da

CENOR etxeko tresna enpresaren eskutik 4.010 euroko laguntza jaso du Baztango Xauli elkarteak. Hain zuzen, Santiago Bideko VII. Golf Zirkuituan bildutako dirua Baztanera bideratu du. Elkarteko hainbat izan ziren dirua emateko ekitaldian eta bereziki eskertu zuten emaitza, alde batetik egoitza urpean gelditu baitzen azken uholdeetan eta bertzetik, dirulaguntza publikoak gero eta murritzagoak direlako.

Xaulitik esker oneko solasak helarazi dituzte: «Emandako dirulaguntza eskertu nahi dugu eta aldi berean zonaldeko elkarte txikiei animatu beren proiektuak deialdi honetara aurkeztu dezaten. CENORri eskerrak eman nahi dizkiogu eta bereziki Elizondoko Elektrodomesticos Leiza-ri, bera izan baitzen deialdi honetara aurkezten animatu ziguna».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun