KULTURA Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatuko dute ilbeltzean

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Euskal Herri osoko le­trazaleak bildu nahi dituzte euskal nobela beltzari buruzko topaketa batean. Genero hau ardatz harturik, idazleen eta zaletuen elkargunea sortu nahiko lukete ilbel­tzaren 20tik 25era izanen diren topaketetan. Ilbeltzaren 21ean Idazleekin solasean saioa antolatu dute, Eneko Aizpurua izanen da gonbidatua eta bere azken nobela, Herensuge gorriaren urtea, izanen dute hizpide. Asteburuan, berriz, mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, ipuin-kontaketak,bertso tramak… izanen dira. Gainera asteburu pasa etorriko direnek eskaintza bereziak izanen dituzte Baztango landa-etxeetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun