XXI. mendeko nekazaritzari buruzko mahai-ingurua antolatu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Baztanen tokiko garapenaren inguruan lan egiteko sortu den Hazitik hozie elkarteak mahai ingurua antolatu du azaroaren 29an, larunbatean. Goizeko 10etan Arizkunenean izanen da saioa.  XXI. mendeko nekazaritza Baztanen hizpide hartuta, nekazal produkzioaz, formazioaz eta lurraldearen gestioaz ariko dira. Ana Iriarte (Baztango xurie), Aitor Azkarate (Jauregia esnekiak), Julen Arburua (Kortariko nekazaria eta gasnagilea) gonbidatu dituzte, beraien esperientzien berri emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun