Gobernuak hala eskatuta ez zuen Udalak uholdeen premiazko lanik egiaztatu

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Toki Administrazio Departamentuak hitza jan duenez, egindako lanen egiaztatze hau istantean aurkeztuko du

Baztanen uztailaren 4an izan ziren uholdeak direla eta, premiazko lanen ziurtagiria falta zela argitaratu da pre­n­tsan. Honen harirat, Baztango Udal Gobernuak adierazi du orain dela hilabete inguru, premiazko lan gehienak akituak zirela, baina «momentu horretan Tokiko Administrazioko Departamentuko ordezkariek Udal honi jakinarazi zioten Nafa­rroako Gobernuak ez zuela diru nahikorik akitutako lanen %70a ordaintzeko, nahiz ahoz hori eginen zutela e­rran». Egoera honen ai­tzinean Tokiko Adminis­trazio Departamentuak eskatuta egi­az­tapena epeka egin beharko li­tzatekeela jakinarazi zitzaion Udalari, betiere Nafarroako Gobernuaren aurrekontu ahalmenen arabera.

Egungo legedia betetzeko, Udalak beha­rrezkoa ikusi zuen ahal bezain laster lanak egiaz­­­tatzea, «izan ere Udalak ordain­du beharko lukeen gainerako %30a bai baitu. Udal honek ez baditu lanak egiaztatu, Tokiko Administrazio Departamentutik hala eskatu zitzaigulakoz izan da».

Bertze behin ere Nafarroako Gobernuak emandako hitza jan duela dio Udaleko Gobernu Taldeak. «Ikusita hartutako konpromisoak ez zaizkigula idatziz bidali, eskatuta egon a­rren, Baztango Udalak egindako lanen egiaztatzea egitea agindu du. Egiaztatze hau istantean aurkeztuko da. Modu honetan Nafa­rroako Gobernuak ez du aukerarik izanen baz­­tandarrekiko dituen ardurak ekiditeko».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun