EGUR LOTEAK PUSKATZEKO ETA GORDETZEKO LURZATIAK

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Egur loteak puskatzeko eta gordetzeko lurzatiak prestatzeko asmoa du Baztango Udalak Eluts izeneko parajean, hain zuzen ere baratzeak dauden lekuan. Dena dela, lekua prestatzen hasi baino lehen, herritarrek izan dezaketen interesaren berri jakin nahi du.
Orain artio pertsona batzuk hurbildu dira beraien interesa erakutsiz eta edozeinek halako beharrik izango balu Udalera deitu beharko luke (948 580006 telefono zenbakira)
Lursailak 120 metro koadrokoak izanen lirateke eta gehienez ere 48 metro karratuko egurtegia egiten ahalko litzateke.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun