Joan den azaroaren 6an aurkeztu zuten 2015eko Nafarroa Oinez Iruñean. Euskal Herri mailako aurkezpena izan zen, eta larunbat honetan, berriz, azaroak 29, eskualde mailako aurkezpena eginen dute Elizondoko Lur aretoan. Bertzeak bertze, Baztan-Bidasoko hainbat udal ordezkari gonbidatu dituzte eta horiekin batera, hainbat eragile egonen dira; baita Ikastolako sortzaileetako batzuk eta lehendabiziko irakaslea izan zena ere.
Baztan Ikastolatik adierazi dutenez, «familia giroan Nafarroako Ikastolen besta aurkeztuko dugu, Euskararen besta». Eta gisa berean, 2015eko Nafarroa Oinezeko arropa bilduma ere erakutsiko dute.
16:30ean gonbidatuei harrera eginen diete eta 17:30ean hasiko da ekitaldia.
Logoa eta leloaren informazio gehiago hemen.