2015eko tarifa sistema berria onartu du Baztango Udalak Giltxaurdi Udal Kirol Instalaziorako

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 25a

Giltxaurdi Udak Kirol Instalaziorako tarifa sistema berria onartu du Baztango Udalak. Artxiboko argazkia

Baztanen erroldatuta dauden abonatuei, familia unitatearen errenta kontuan hartuz hobariak eskainiko zaizkie

Baztango udalak Giltxaurdi Udal kirol Instalazioko 2015ko tarifa sistema berria onartu du. Bi aldaketa azpimagarri daude. Alde batetik 65 urte goitiko eta pentsionisten maila desagertzen dela eta edozein heldu bezala kontsideratuko dituzte. Baina, bertze aldetik, hobari berri bat onartu dute, Baztanen erroldatuta dauden urteko abonatu guztiei, familia unitatearen errenta kontuan hartuz hobariak eskainiko zaizkie.

Bertzalde, zeuden hobariak mantentzen dira familia ugaria, bi guraso abonatu izatea edo elbarritasunak kontuan hartuz eta urteko abonatua izanik deskontuak eskainiko dituzte instalazioko ekintzetan.

Informazio gehiago jasotzen ahal da Giltxaurdi Udal Kirol Instalazioetara deituz edo bulegoetara gerturatuz. Tarifa eta hobari hauek 2015ko urtarrilaren 1etik aitzinera jarriko dituzte indarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun