Hainbat gai landuko ditu Elizondoko batzarrak azaroaren 28an

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 25a

Uztailaren 4an izandako uholdeen ondotik egindako auzolanaren balorazioa ere eginen dute ortziraleko batzarrean. Juan Mari Ondikol

Kanposantua, uholdeen balorazioa eta Sinboloen Legea izanen dituzte hizpide, ortziral arratseko 8etatik aitzinera

Batzarrea deitu dute azaroaren 28rako Elizondoko alkateak eta kargodunek. Ortziral arratseko 8etan hasiko den batzarrean hainbat gai garrantzitsu aztertuko dituzte.

Batzarrea deitu dute azaroaren 28rako Elizondoko alkateak eta kargodunek. Ortziral arratseko 8etan hasiko den batzarrean hainbat gai garrantzitsu aztertuko dituzte.

Honela, azkeneko batzarraren akta irakurri, eta hala balitz, onartu ondotik, kanposantuan baimenik gabe egindako obren inguruan eta hartu beharreko neurriak erabakiko dituzte. Ondotik, Sinboloen Legea aztertuko dute, zehazki egoitza ofizialetan ikurriña jartzeko debekuari erantzuteko neurriak hartu behar diren edo ez, eta hala balitz, zer nolakoak izanen diren. Ondotik, uholdeei dagokienez, auzolanaren inguruko balorazioak eginen dituzte. Akitzeko, galdera eta eskaeren txanda izanen dute ortziralean Elizondoko batzarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun