Baztanen ere berdintasunaren aldeko ekintzak eginen dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 24a

Emakumeenganako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren inguruan

Baztango Udaleko Berdintasun batzordeak azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunerako zenbait ekitaldi antolatu ditu. Horietako batzuen antolaketan Baztango Udaleko Kultura batzordearen eta liburutegiaren laguntza izanen du.

Honela, azaroaren 24an, astelehenean, hezkidetza tailerra eginen da Elizondoko Lanbide Eskolan.

Azaroaren 25ean, astearte eguerdian elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan 17:30ean ipuin ez sexisten kontaketa saioa liburutegian. Zoila Berastegi Mariñelarenak Oinarin Pinpirinen koloretako munduak kontatuko du.

Azaroaren 30ean, Quemadura Teatro taldearen Auskalo! Antzerki Foruma eginen da Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan. Abenduaren 1ean hezkideta tailerra eginen da Lekarozko institutuan.

Azaroaren 21etik abenduaren 5era Jantzi betaurreko moreak! Berdintasun txokoa izanen da liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun