Baztango EH Bilduk legealdia baloratzeko eta hauteskunde programarako ekarpenak herritarrekin lantzeko eginahalean, azaroaren 28an eskubide sozialei buruzko bilera irekia eginen du. Hitzorduan Baztango zerbitzu sozialetaz, osasungitza publikoaz, zaharetxeaz eta berdintasunaz solastatuko da. Ortziral honetan izanen da, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 19:30etik 21:30erat.
EH Bildutik diotenez, «eskubide sozialei buruz ari garelarik, herritar gisa gure buruak duinki, osoki eta libreki garatzeko hainbat zerbitzu eta baliotaz ari gara». Modu horretan zerbitzu sozialei buruz, legealdi honetan EH Bilduk «krisiak handitzen dituen desberdintasun sozialak kamusteko eta herritar guztiei guttienekoak bermatzeko eginahal azkarra egin» duela dio, «udaleko zerbitzu sozialak indartuz eta programa berriak ezarriz». Baina horrekin ez da aski, hortaz, herritar guztiei etxebizitza, jana, berokia eta beharrezkoa duten guttienekoak segurtatzeko Baztanen udaletik zer gehiago egin daitekeen eztabaidatuko dute.
Osasungintza arloko aferak eta emazteki eta gizonkien arteko berdintasunaren inguruko kontuak ere eztabaidatu eta mahaigaineratuko dituzte ortziraleko bilera irekian.